Orain 25 urte, Kriskitin dantza taldeak Platillu Soinua berreskuratu zuen. Dantza aspaldidanik egin izan da Durangon, eskualdean ohikoak diren Dantzari dantzarekin eta gorulariekin batera. Baina Platillu soinua urte luzez egon zen ahanzturan galduta. Guillermo Von Humboldt ikerlari alemaniarra Durangon izan zen eta dantza hau deskribatu zuen 1801eko lan batean. Durangoko Udal Artxiboan erreminten fakturak ere agertu izan dira. 1886an Euskal Jaiak egin ziren Durangon. Ramon Iñurrietak aurkeztutako faktura bat gordeta dago. "Grabatutako eta nikelatutako zortzi txapa" dago idatzita fakturan. Kriskitin dantza taldeak 1999an berreskuratu zuen Platillu soinua Iñaki Irigoienen laguntzagaz.