Urriak 13 ditu eta San Fausto eguna da. Durangoko jaietako egun handia. Txalapartarien deiadarraz eta Jon Saroberen dantzaldiaz batera, udal agintariak artopilak eta edariak banatzeko lanetan hasi dira udaletxeko arkupeetan. Jendetza batu da, ilaran, artopila dastatu eta muztioa edo txakolina edateko zain. Politikariak geratu barik ibili dira herritarrei harrera egiten. Kriskitin dantza taldeak Platillu-soinua eskaini du dantza berreskuratu zuten 25. urteurrenean.