Durangoko San Fausto jaiak

Garbiketa eta segurtasun zerbitzuak indartuko dituzte Durangoko jaietan

Anboto 2023ko urr. 12a, 10:18

Ekitaldi jendetsuetan batzen direnen segurtasuna bermatzeko edukiera kontrolatuko dutela iragarri du udalak.

Durangoko Udalak garbiketa eta segurtasun zerbitzuak areagotuko ditu jaiek iraun bitartean. Garbiketari dagokionez urriaren 12tik 15era eta 21etik 22ra lau kamioi baldekatzaile egongo dira zerbitzuan. Horrez gainera, lurra garbitzeko lanetan ibiliko dira sei makina eta hamalau behargin. Hiru garbiketa txanda zehaztu ditu udalak, goizekoa (06:00-13:00), arratsaldekoa (13:30-20:30) eta gauekoa (19:30-02:30).

Segurtasunari dagokionez, udalak udaltzaingoaren patruila kopurua handitzea erabaki dute. Bi barik, bost izango dira goizeko txandetan zehar lanean egongo diren agente patruilak. Besteak beste "arma zurien eta kale zurrutaren kontrolak" egingo dituzte, eta  "establezimenduetan adingabeei edari alkoholdunak saltzen" ote zaizkien ere gainbegiratuko dute. Udaltzaingoak Ertzaintzarekin batera lan egingo du.

Mireia Elkoroiribe alkateak "errespetuz eta gizalegez" jokatzea eskatu die herritarrei. "Guztiok jaiez gozatzea da helburua, eta horretarako, udaletik ahal dugun guztia egingo dugu hori lortzeko". Alkateak gogoratu du Bizkaibusek eta Euskotrenek garraio ordutegi bereziak antolatu dituztela jaiei begira. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!