Eraso sexisten kontrako arreta zerbitzua eskainiko dute Durangoko jaietan

Anboto 2023ko urr. 9a, 14:51

747459584 telefonoa 24 orduz egongo da martxan jaiegunetan. Horrez gainera, gune morea egongo da txosnagunean.

Herriko jaietan atarian, Durangoko Udalak eraso sexisten aurkako arreta zerbitzuari buruzko informazio praktikoa kaleratu du.Tresna bi ipiniko dituzte herritarren zerbitzura. Batetik, 24 orduz martxan egongo den telefonoa (747459584 zenbakia). Urriaren 11tik 15era eta urriaren 20tik 22ra bitartean egongo da operatibo. Bestetik, Landako Gunean, txosnagunean, puntu morea ipiniko dute. Gunea urriaren 12tik 14ra eta 20tik 21era egongo da martxan, 22:00-01:00 ordutegiagaz. 

Jesica Ruiz Berdintasun eta Jaien Batzordeko buruak "jai berdinzaleez gozatzera" deitu ditu herritarrak, "errespetuz eta erasorik gabe, non batez ere emakumeok askatasunez dibertitu ahal izango garen". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!