Azken 21 urteotako ohiturari eutsita, Durangoko jaietan txapligoa botatzeko ardura izan duten kideek Txupinero Eguna egingo dute. Urriaren 7an, zapatuan, Pinondon batuko dira jaiak hasteko txapligoak "modu sinbolikoan" botatzeko.
Durangoko jaietako lehenengo txupinazoa 1976an bota zen udaletxeko balkoitik. Ina Oleagak izan zuen txapligoa botatzeko ardura. Harrezkero 46 bider jaurti da txupina, 2020an eta 2021ean, pandemiako urte biak kenduta. 13 urtez herriko alkateak izan zuen suziria isiotzeko ardura, baina 1989tik hona, herritarren bati edo elkarteren bati esleitu zaio ardura hori. 1989an Onintze Villanuevak izan zuen txupina botatzeko ardura.
Txupinero eta pregoilarien artean 52 izan dira aukeratuak. Horietatik 44 bizi dira eta 8 hil dira.