Durangoko gaztegune eta ludoteka zerbitzuak asteburu honetan berrabiaraziko dituzte

Anboto 2023ko urr. 5a, 10:41

Udako geldialdia amaituta, zapatuan ekingo diote zerbitzua ostera ere eskaintzeari. Zapatuetan 17:00-20:30 ordutegiagaz egongo da zabalik. Domeketan, 17:00-20:00 ordutegiagaz.

Gazteguneak 12-15 urteko gazteen autonomia sustatzea du helburu. Ludoteka, berriz, 5-11 urte bitarteko umeentzako da. Jarduera musikalak, irteera txikiak edo familiako kideekin garatzeko ekintzak egiten dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!