Zapatuan Naiz Market azoka alternatiboa egingo dute Ezkurdin, askotariko postuekin

Anboto 2023ko urr. 5a, 09:30

Merkatu alternatibo honek eskualdeko eta inguruetako ekintzaileen postuak batuko ditu.

Durangoko Naiz Market azoka alternatiboak 9. aldia egingo du zapatu honetan, 10:30etik 20:00etara. Ezkurdin egingo dute askotariko postuekin: bitxiak, arropa, vintage produktuak, gozogintza… Postu gehienak ingurukoak dira, baina oraingo honetan Madrildik etorritako artisau eta ekintzaile bi ere egongo dira, antolatzaileek adierazi dutenez.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!