Atzerritartasunari buruzko informazio saioak antolatu dituzte Durangon

Anboto 2023ko urriaren 4a

Doako bost saio dira eta atzerritarrekin hartu emanetan daudenei zuzenduta daude. Lan arloan zein familia arloan laguntzeko informazioa eskainiko da saioetan.

Honako hauek dira Durangoko Immigrazio Sailak antolaturiko berbaldiak:

  • Urriak 24. Atzerritartasun orokorrari buruzko saioa Inmaculada Pérez Garcíaren eskutik, 18:00etan Elkartegian.
  • Azaroak 8. Osasun sistemarako sarbidea, Munduko Medikuak elkartearen eskutik. 10:30ean Elkartegian.
  • Azaroak 15.Tituluen homologazioa Kosmopolisen eskutik. 17:30ean Elkartegian.
  • Urriak 20. Ziurtagiri digitala. 11:30-13:30 Zabaltzen-Sartun. (Murueta Torre 8, Durango)
  • Azaroak 6. Ziurtagiri digitala. 15:00-17:00 Zabaltzen-Sartun. (Murueta Torre 8, Durango)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!