Azaroaren 30a zaintzarako eskubide kolektiboa aldarrikatzeko eguna izango da. Mugimendu feministak deituta, egun horretan greba orokorra egingo da Euskal Herrian. Durangoko kideak hasita daude prestaketa lanetan. "Lehenengo komitea" egin eta gero, bigarren jardunaldi zabal bat egingo dute greba prestatzeko. Urriaren 29an izango da, 11:00etan, Elkartegian.