Eneko Diezek Munduko jiu jitsu txapelketarako txartela lortu du

Anboto 2023ko urr. 2a, 12:42

Borrokalari durangarra egun Madrilen bizi da. Durangaldean dagoenean BSGMatiena gimnasioan entrenatzen du.  

Eneko Diez borrokalari durangarra maila bikainean dabil Jiu Jitsuan, eta oraintsu Munduko Txapelketarako txartela lortu du. 25 urteko borrokalariak Madrilen jokatutako txapelketan nagusitasunez irabaztea lortu zuen; 94 kilotik beherako kategorian. Eta horri esker, Munduko Txapelketan egoteko txartela lortu du. Munduko jiu jitsu txapelketa azaroaren 8tik 10era izango da Abu Dhabin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!