Euskadiko Nagusien Topaketak 1.300 lagun batu ditu Durangon

Anboto 2023ko urr. 1a, 20:44

Gaurko ekitaldiko irudia (Argazkia: Durangoko Udala)

Durangoko Landako Guneak 1.300 pertsona baino gehiago bildu ditu Euskofederpen Federazioak biltzen dituen 230 gizarte-zentroetatik eta federazioa osatzen duten 3 elkarteetatik Las Cuatro Torres (Araba), Agijupens (Gipuzkoa) eta Nagusiak (Bizkaia) etorriak.

Ekitaldian zehar Iñigo Urkullu lehendakariak, Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Mireia Elkoroiribe, Durangoko alkatea eta Félix Elkoroiribe, EuskoFederpen elkarteko presidentea, izan ditu lagun.

Durangoko Landako Gunean egin den jardunaldian, Urkulluk azpimarratu du garrantzitsua dela “adineko pertsonek euskal gizartean jokatu duten eta betetzen jarraitzen duten papera aitortzea eta baloratzea”. "Gure gurasoek gaur egun ezagutzen dugun Euskadi eraiki zuten. Gure betebeharra da ondare hori ohoratzea eta etorkizunera eramatea zehaztasunez, hurbiltasunez eta pasioz", esan du lehendakariak.

Felix Elkoroiribe EuskoFederpeneneko presidenteak 'Sinetsi, Sortu, Hazi' izeneko hitzaldian nabarmendu duenez, "aurrera egiteko, sinetsi egin behar da, guk proiektu honetan sinetsi dugu, ekitaldi hau sortu dugu eta horrekin batera hazi gara".

Elkoroiribek eskerrak eman nahi izan dizkie Bizidun eta Izar Gaztea elkarteei ekitaldiaren antolakuntzan izandako inplikazioagatik eta egindako lan handiagatik, adinekoen eskubideak goraipatuz manifestua irakurri baitute.

(Argazkia: Durangoko Udala).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!