Durangoko Sarek euskal preso eta iheslariak —tartean, Durangoko sei daude— "etxean egoteko" nahia eta aldarria zabalduko ditu San Fausto jaietako hainbat ekintzatan eta herritarrei euretara batzeko deia egin die gaur Santa Anan egindako agerraldian.
"Ez gara ari inpunitate eske, legea bere horretan ezarri, eta etxerako bidea behingoz martxan jar dezatela eskatzen ari gara behin eta berriro. Izan ere, azken asteetan zabaldu dugun bezala, Durangoko presoak Euskal Herriko ehundaka herritarren islada dira: adinez oso nagusiak diren presoak, bizi osoko zigorra betetzera kondenatuta daudenak, emakume* izateagatik espetxean baztertuta daudenak, baimenak egokitu arren, behin eta berriz ukatzen dizkietenak, adin txikikoak diren haurren gurasoak, eta abar", azaldu dute.
San Fausto jaietan honako ekintza hauetan egongo dira:
- Urriak 11: Txosnetako txupinazora joateko kalejiran.
- Urriak 12: Udaletxeko txupinazoan izango dira. 13:00ean Pantxike eta Patxikotxurekin batera egingo dute ibilaldia. Baina aurretik, 11:30ean udaletxeko plazan jarri dute hitzordua, lekua hartzeko.
- Urriak 13: Ourdaybik antolatzen duen erreka jaitsieran parte hartuko dute.
- Urriak 20: Txosnetako Tortila txapelketan parte hartuko dute. Urtero bezala,
preso bakoitzaren partez tortila bat egingo dute. Preso bakoitzaren tortila egiteko
izen-ematea egiteko aukera, Intxaurren egongo da. - Urriak 21: Elkartasun Bermutean izango dira.