Txibitenako skate parkeko hormak margotu dituzte

Anboto 2023ko ira. 28a, 09:39

Hormetan egondako pintaketak estali dituzte, aurrerago egin daitezkeenak murriztu edo saihestu asmoz.

Durangoko Udalak margoketa lanak egin ditu Txibitenako skate parkean. Erabiltzaileek beraiek halantxik eskatuta hormak txukundu dituzte. Lehenagoko pintaketak estalita, udalak aurrerago egin daitezkeenak murriztu edo saihestu gura ditu. Margoketa lanek 7.126 euroko kostua izan dute. Bestalde, udalak jakinarazi du azken asteotako euriteek skate parkean sortu dituzten putzuak eta arazoak konponduta daudela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!