Imanol Agirre durangarrak brontzea lortu du Espainiako urpeko arrantza txapelketan

Joseba Derteano 2023ko ira. 27a, 13:10

Imanol Agirre ezkerrean, txapelketan arrantzaturiko arrain bat eskuan duela.

Euskadiko selekzioko parte izan da autonomien arteko txapelketan, eta hirugarren tokian amaitu du taldeka. 

Urpeko arrantzan denboraldiko lehiaketarik garrantzitsuenetarikoa jokatu zuten joan zen asteburuan: autonomien arteko Espainiako txapelketa. Estatuko urpekaririk onenak batu ziren Rotan (Cadiz) euren selekzioak ordezkatuta, eta Euskadikoa onenen artean aritu zen. Urpekari euskaldunak hirugarren sailkatu ziren. Taldea hirukote batek osatu zuen eta tartean durangar bat dago: Imanol Agirre. Beragaz batera Izaro Sub taldeko Lander Aurrekoetxea eta Jon Kepa Jauregi aritu ziren. 

Proba "gogorra" izan zela azaldu dute protagonistek. Ur zikina aurkitu zuten, korronte askokoa eta, ondorioz, arrain gutxikoa. Beraz, hainbat zailtasuni aurre egin behar izan zieten egunean zehar. Azkenean, "urre zaporea" utzi dien brontzezko domina lortu zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!