Andereak elkarteak hile bakoitzeko azken eguenetan egin ohi dituen elkarretaratzeak berrartuko ditu asteon. Eguen honetan 18:30ean kontzentratuko dira Andra Marin, "emakumeek egunero jasaten duten neurriz kanpoko indarkeriaren aurka" protesta egiteko. "Uda jasanezina bizi izan dugu, ez beroagatik, emakumeen hilketen gorakadagatik baizik. Eskandaluz ikusi ditugu, halaber, Espainiako futbol selekzioko jokalariei egindako kritikak, sexu-indarkeria arbuiatzeagatik. Zorionez #SeAcabó (Bukatu da) gure duintasunaren aurkako eraso mota guztiak nabarmentzen ari da, baina gazteenak jasaten dutena ere. Abusua amaitu egin behar da", azaldu du elkarteak ohar bidez. "Indarkeriaren gorakadaren aurrean oihu egitera" deitu du elkarteak.