Esan bezala, bi eragileen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, "euskal kulturaren aldeko bidelagun" izateko; konfederazioaren egoitzan sinatu dute. Nubla zuzendariak konfederazioak euskaragaz eta euskal kulturagaz duen konpromisoa berretsi gura izan du: "Eguneroko jardunean euskara indartzea eta bultzatzea da gure helburuetako bat eta horretan dihardugu .Bide batez, Gerediaga elkarteari gure esker ona eman nahi digou, 1965etik, urtero-urtero, Durangoko Azoka euskalgintzaren abagune eta euskararen eta euskarazko kulturaren erakustoki izateagatik", azaldu du.
1.400 kooperatibako sarea
1996an ipini zuten martxan Konfekoop. Dagoeneko, 1.400 kooperatibak osatzen dute, eta besteak beste orientazioan eta parte hartzearen inguruan egiten dute lan. 2030 Agendarekin bat egiten du, eta indar berezia ematen diote genero berdintasunari, garapen jasangarriari eta hazkunde ekonomiko inklusiboari.