'Greening Cities' izeneko erakusketa antolatu du Rai Bikandik Durangoko Ezkurdi aretoan

Anboto 2023ko ira. 25a, 08:46

Rai Bikandi erakusketaren inaugurazioan.

Hainbat ikus-entzunezkok ingurugiroa zaintzearen garrantzia azpimarratzen dute.

Rai Bikandi durangarrak 'Greening cities' izeneko erakusketa inauguratu zuen joan zen barikuan, Durangoko Ezkurdi aretoan. Erakusketa ingurugiroari buruzko hainbat ikus-entzunezkok eta bideo emanaldik osatzen dute eta herritarren kontzientzian eragitea du helburu. Erakusketa urriaren 1era arte egongo da ikusgai 18:00etatik 20:00etara.

Tokian-tokiko ekimen honek European Urban Initiative (EUI) egitasmo zabalagoan du sorburua. EUI-ren arabera hiri-berrikuntza hiru zutarriren gainean eraiki behar da ingurugiroari dagokionez: C02 isuriak murriztea, aurrezpen energetikoa eta Greening Cities. Azken atal horri heltzen dio Durangoko erakusketak eta honako gaiak jorratzen ditu: erreka oxigenoren sorburu eta C02aren xurgatzaile moduan, erreka inguruko fauna…

Azken bost urteetan hainbat erakusketa antolatu ditu Rai Bikandik. Hala nola, 2017an erreketako zaborraren prebentzioa landu zuen eta 2020an 'New European Bauhaus' erakusketa antolatu zuen Durangoko Elkartegian Tokiko Agenda 21aren barruan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!