Durangoko San Fausto jaiak

San Fausto jaietako txupinazo egunean udal plazako edukiera mugatu egingo dute

Anboto 2023ko ira. 21a, 08:38

Artxiboko irudia.

Txupinazoa pertsona guztientzat inklusiboagoa izan dadin, Durangoko Udalak zeinu-hizkuntzako interprete bat jarriko du. 

Behin betiko egitaraua argitaratzeko egun batzuk falta direnean, Durangoko Udala San Fausto jaien antolaketaari buruzko azken xehetasunak ematen hasi da. Nobedade nagusienen artean, txupinazo egunean udal plazako edukiera mugatzea izango da. "Bertaratzen diren pertsonen sesgurtasuna zaintzeko helburuarekin, txupinazoaren edukiera mugatu egingo da", azaldu dute udaletik. 

Ohar bidez  jakitera eman dutenez, ekitaldi horretarako 6.000 pertsonako edukiera ezarri da. Hori horrela, 11:30etaik aurrera udal plazarako bost sarrerak kontrolatuko dituzte: Kalebarriakoa, Barrenkalekoa, Zeharkalekoa, San Agustinekoa eta Santa Anakoa.

Hala ere, pertsona guztiek jaien hasieraz gozatzeko aukera izan dezaten, Santa Ana plazan pantaila bat jarriko dutela adierazi dute, herritarrek zuzenean jarrai dezaten. Gainera, youtubeko udal-kalean ere jarraitzeko aukera egongo da. 

Horrez gain, txupinazoa pertsona guztientzat inklusiboagoa izan dadin, Durangoko Udalak zeinu-hizkuntzako interprete bat ere jartzea erabaki du. 

Barrakak eta zezen plaza
Bestalde, barrakak eta zezen plaza aurten tren geltoki zaharraren eremuan ipiniko dituztela gogorarazi diete herritarrei. "Barrakak tren geltoki zaharraren eremuan jartzea joan den urtean Jai Batzordeak egindako eskaera da, eta gobernura heldutakoak martxan jarri genuen", esan du Jésica Ruizek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!