Atzo Tabirako saskibaloi klubeko Ivan Sáez de Cortazar jokalaria hil zen trafiko istripu batean

Anboto 2023ko ira. 20a, 11:06

Ivan Sáez de la Cortazar eskumako aldean Tabirakoren kamiseta urdinarekin. (Argazkiak: Jare Photography eta Luis Iturrioz)

Tabirakoko familiak "atsekabe sakona" adierazi du heriotzaren aurrean.

Atzo kamioi baten eta auto baten arteko trafiko istripu larria gertatu zen Amurrion. Istripu horren ondorioz, Ivan Sáez de Cortazar amurrioarra hil zen, Tabirakoko lehenengo taldeko saskibaloi jokalaria. Klubak eman du heriotzaren berri bere sare sozialetan eta ezbeharraren aurrean "atsekabe sakona" adierazi du. "Sekula ez ditugu ahaztuko zure lanerako ahalmena, zure irribarrea, zure partiduen aurreko erritualak nahiz Durangotik Amurriorako zure bidaiak", gehitu dute.

Sáez de Cortazar talde nagusiko jokalaria zen eta bere ibilbidean hainbat lorpen ospatzeko aukera izan zuen: Lehenengo Nazional Mailako Kopa edo eta EBA mailarako igoera orain urte bi, Donostiako Illunben. Bere azken neurketan, Bilbao Basket-en kontrakoan, partiduko jokalari onena izan zen.

Ivan Sáez de Cortazar eskuman, Illunbeko partidu erabakigarriko hutsarte batean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!