Durangoko San Fausto jaiak

[EGITARAUA] Durangoko jaietan Karrika Antzerki Taldeak emango dio hasiera Txosnaguneko egitarauari

Anboto 2023ko ira. 20a, 09:20

Txosna batzordeak atzo eskainitako prentsaurrekoko familia argazkia.

Durangoko antzerki taldea 25. urteurrena bete du aurten

Durangoko San Fausto jaiak hurreratzen ari dira eta txosna batzordeak txosnaguneko egitaraua aurkeztu zuen atzo arratsaldean.

Aurten ere Landako Gunean kokatuko dituzte txosnak iazko formatu antzerakoan: karpa bi, sukaldea eta eszenatoki handia.

Urriaren 11n, Pantxikerekin batera kalejiran jaitsiko dira txosnagunera eta Karrika Antzerki Taldeak irakurritako pregoiarekin hasiko dituzte jaiak. "Karrikatarrek 25 urtez oholtzetatik herriari eman dioten guztia oholtza bat eta txosnagune oso bat eurei eskainiz eskertu gura diegu", adierazi zuten. Mozorro eguneko gaia 'arte eszenikoak' izango da euren omenez.

Musikari dagokionez estilo anitzetako taldeak ekartzen saiatu dira: Insomnia, Dube, Ezta Ilen eta Nevadah, urriaren 11n; DJ maratoi herrikoia, urriaren 12an; Broken Brothers, Brass Band, Ibil Bedi eta Skabidean, urriaren 13an, eta Nakar, TOC eta Biznaga urriaren 20an, besteak beste.

Eguneko ekintzak ere askotarikoak izango dira: paella txapelketa, gazte eguna... Aurten elkartasun egunak beste itxura bat hartuko du bermuteoa antolatu dutelako urriaren 21erako, KSKA-ren musikarekin.

Azkenik, txosnagunea "espazio segurua" izan dadin eta eraso arrazista, sexista edo LGTBI+ fobikoak ekiditeko protokolo bat martxan egongo dela aurreratu zuten.

Urriak 11, eguaztena

19:30 Kalejira Santa Anatik txosnagunera. 
20:00 Txupinazoa Karrika Antzerki Taldearen eskutik.
21:30 Kontzertuak: Insomnia, Dube, Ezta Ilen eta Nevadah.

Urriak 12, eguena

13:00 Pantxike eta Patxikotxuren jaitsiera udaletxeko txupinazoraino.
21:30 DJ maratoi herrikoia.

Urriak 13, barikua

12:00 Jolasak txosnagunean haur eta familientzat Berbaroren eskutik.
12:30 Paella txapelketa.
14:00 Sari banaketa.
17:00 Mañaria errekaren jaitsiera Tabiratik. 
18:30 Pinondotik txosnagunera: Broken Brothers eta Brass Band. 
22:00 Ibil Bedi eta Skabidean. 

Urriak 14, zapatua (Gazte Eguna)

12:00 Kamiseta banaketa Santa Anan.
14:30 Bazkaria.
17:00 Kirol txapelketen finalak eta bazkalosteko jolasak.
19:30 Mauxitxa txaranga txosnagunetik hasita.
17:30 Poteo transmaribibolloa Pinondotik txosnagunera, Kuir Eztanda.
22:00 DJak: Les Sauvage MJ eta DJ Eromena.

Urriak 20, barikua

18:00 Terrazeo girotua.
19:00
Tortilla txapelketa.
20:30 Sari banaketa.
22:00 Nakar, TOC eta Biznaga. 

Urriak 21, zapatua
(Elkartasun eta Mozorro Eguna)

Mozorrotzeko gaia: arte eszenikoak.

13:00
Elkartasun bermut musikatua. KSKA kolektiboaren musikak girotua.
22:00 Sound System. Aiaraldeko soinu sistema.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!