Uxue Zabala zeharkako txirula ikasleak plaza lortu du Asturiasko Goi Mailako Kontserbatorioan

Anboto 2023ko irailaren 14a

Durangoko Erdi Mailako Kontserbatorio Profesionaleko zeharkako txirula ikaslea den Uxue Zabalak plaza lortu du datorren ikasturterako Asturiasko Goi Mailako Kontserbatorioan; Oviedon dago kontserbatorioa. Zabalak Nafarroako Goi Kontserbatorioko Flautaren Pedagogia ikasketetarako plaza lortu zuen, baita, baina Oviedokoa aukeratu du azkenean. 

Musika Eskolan 2006/2007 ikasturtean ezarri zen Kontserbatorio Profesionalaren lerroa, eta ordutik, 27 ikaslek amaitu dituzte goi mailako ikasketak. "Albiste garrantzitsua da Bartolome Ertzilla Kontserbatorioarentzat, bi arrazoirengatik: Goi Mailako Musika Zentroetan eskaintzen diren plazak oso urriak dira eta konpetentzia apartekoa da, beraz, aurkezten diren ikasleen maila oso altua da; era berean, Bartolome Ertzilla tamaina ertaineko zentroa da, eta probintzietako hiriburuetako kontserbatorio profesionalekin lehiatu behar da. Horregatik, bertako ikasleek maila horietan aritzea oso lorpen garrantzitsua da irakasle-talde osoarentzat", azaldu dute eskolako iturriek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!