Irailaren 15etik aurrera egin ahalko dira Durangoko Azokako egitaraurako proposamenak

Anboto 2023ko ira. 11a, 12:25

Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, Saguganbara, Szenatokia eta Talaia guneetako egitaraua prestatzeko lanekin hasi dira; proposamenak irailaren 15etik urriaren 15era bitartean aurkeztu ahalko dira. Ikasle Goiza, ostera, abenduaren 7an izango da; ikastetxeek eta aisialdi taldeek parte hartu ahal izateko eskariak irailaren 15ean hasita egin beharko dituzte. 

Durangoko Azoka abenduaren 6tik 10era bitartean egingo da aurten. Ekoizpenen erakusketaz gainera, aurkezpenak, solasaldiak, tailerrak, proiekzioak, musika eta antzerki emanaldiak ere egongo dira bertan, ohi bezala. Guneetako antolatzaileak hasi dira prestaketa lanekin, eta irailaren 15etik urriaren 15era bitartean, proposamenak bidaltzeko aukera edukiko dute sortzaileek, argitaletxeek eta disketxeek www.durangokoazoka.eus webgunearen bidez.

PortaDA erronka

LH, DBH eta Batxilergoko ikasleentzako portaDA erronkan antolatu dute aurten ere; euskarazko liburu eta diskoen portaden irudiak birsortu egin behar dituzte ikasleek. Azaroaren 30a izango da erronkan parte hartzeko muga; argazkiak ikaslegoiza@durangokoazoka.eus helbidera bidali behar dira proposamenak. 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!