Durangoko gobernu taldeak zergak eta prezio publikoak dauden bezala utziko dituela iragarri ostean, gaur, Herriaren Eskubideak bere proposamena aurkeztu du. Talde independenteak hobari bat ezarri gura du Ondasunen eta Higiezinen gaineko Zergan, baliabide ekonomiko gutxien duten herritarrak laguntze aldera. Deskontu hori %90ekoa izatea gura dute.
"Egungo gobernu taldeak egindako proposamena aztertu ondoren, EAJk eta PSE-EEk onartu dute azken lau urteetan agintean egin dugun lana hain ona izan dela, ez dutela aldatuko. Herriaren Eskubidean lanean jarraituko dugu zergak, tasak eta prezio publikoak bidezkoagoak izan daitezen", azaldu du Jorge Varela bozeramaileak.