Zortzi proiektu, guztira 1800.000 euroko aurrekontuagaz. Durangoko Udalak goiz honetan argitu du herritarrek boto bidez aukeratutako zein zortzi proiektu txertatuko dituen datorren urteko aurrekontuetan. Honako hauek izango dira:
Herrian zehar egingo dituzten proiektuak:
- Zuhaitz gehiago sartzea udalerrian (100.000 euro)
- Zebra-pasabideen eta bidegorrien inguruko ikuspena hobetzea (200.000 euro)
- Saskibaloi kantxak eta frontoiak sortzea (100.000 euro)
- San Fauston bizikletak garbitzeko gunea atontzea (20.000 euro)
- Fauste kaleko oinezkoen ibilbideari jarraipena egitea (60.000 euro)
- Madalenan umeentzako txintxaunak ipintzea (100.000 euro)
- Kurutziagako iturria konpontzea (100.000 euro)
- Tabiran kultur eta kirol jarduerak hilero-hilero antolatzea (25.000 euro)
Aurrekontu parte hartzaileen bozketan 538 herritarrek parte hartu dute. Hamasei proiektu zeuden aukeran, eta aipaturiko zortziak sartuko dituzte datozen urteko udal aurrekontuan. Asier Perugorria partaidetza zinegotziaren berbetan, "herritarren parte hartzea "funtsezkoa da euren kezkak ezagutzeko eta proposamenak zein iradokizunak hasotzeko, Durango guztion artean hobetzen jarraitzeko".