Ertzaintzak dioenez, lapurreta asteazkenean gertatu zen Iruran (Gipuzkoa). Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuko baliabideek, etxeetan egindako lapurretak ikertzeko dispositiboan parte hartzen ari zirenek, ustez etxe bateko atea behartu eta lapurreta egitea lortu zuten bi gizonezkorengana bideratu zuten ikerketa. Etxetik, dirudienez, bitxiak eta balioko objektu batzuk lapurtu zituzten.
Ikerketa horren esparruan, ikerketaz arduratu ziren agenteak Durangora joan ziren, eta bertan atxilotu zituzten bi pertsona horiek indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Ertaintzak argitu duenez, atxilotuak Bilbon bizi dira eta aurrekari ugari dituzte antzeko delituengatik, eta polizia-egoitzara eraman zituzten zegozkion eginbideak gauzatzen jarraitzeko.
Gaur egunean zehar polizia-eginbideekin jarraituko dute. Horiek amaitzen dituztenean, bi atxilotuak agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte.