[EGITARAUA]: Eirband musika taldea, Sugarri fanfarrea, DJ saioak eta askotariko txapelketak asteburuan, Goienkaleko jaietan

Anboto 2023ko ira. 19a, 10:30

Sugarri fanfarrearen kalejira bat Goienkalen. (Artxiboko irudia)

Barikutik domekara jaiak ospatuko dituzte Durangoko Goienkale kalean.

Musikari dagokionez, Eirband taldearen erromeria, eta, Ruben Costas eta Dreyky DJen emanaldiak nabarmendu daitezke. Eguerdietan, berriz, Sugarri fanfarrearekin nahiz Udal Bandaren kontzertuarekin gozatu ahalko da. Askotariko txapelketek (paella, gilda…) eta ekimen solidarioek (Geu Beren txorizo banaketa, zumba solidarioa) osatuko dute egitaraua.

IRAILAK 22 - BARIKUA

  • 20:00 Txupinazoa eta aurreskua Ama Birjinari.
  • 20:00 Poteoa Sugarri fanfarrearekin.
  • 21:30 Erromeria Eirband taldearen eskutik (80's-90's)

IRAILAK 23 - ZAPATUA

  • 13:00 Txorizo banaketa solidarioa Geu Beren eskutik.
  • 13:00 Paella txapelketa.
  • 13:00 Dantza Bermuta Sugarri fanfarrearekin.
  • 15:00 Paella aurkezpena.
  • 17:30 Sugarri fanfarrea.
  • 19:00 Meza Santa Ana elizan hildakoen omenez.
  • 20:00 DJ Ruben Costas eta Dreyky.

IRAILAK 24 - DOMEKA

  • 12:30 Haurrentzako animazioa (Txispa).
  • 13:00 Gilda txapelketa.
  • 13:30 Udal Bandaren kontzertua.
  • 14:00 Trikipoteoa.
  • 14:30 Jubilatuen bazkaria (Txanto).
  • 16:30 Dardo txapelketa (Kale Kantoi).
  • 16:30 Igel txapelketa (Rugby).
  • 16:30 Haurrentzako jolasak eta ginkana.
  • 16:30 Mus txapelketa (Arkupe).
  • 17:00 Zumba solidarioa (Algelman).
  • 19:00 Haurrentzako DJa Markeliñeren eskutik.
  • 19:00 Txokolatada (Anboto taberna).
  • 20:00 Trikitilariak.
  • 21:00 Txupinazoa eta jaien amaiera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!