Durangoko San Fausto jaiak

Ibil Bedi, TOC, Biznaga eta Insömnia, besteak beste, Durangoko jaietan

Anboto 2023ko ira. 7a, 10:23

Insömnia, Ibil Bedi, TOC eta Biznaga

Durangoko Txosnek aurtengo jaietako kontzertuetako batzuk iragarri dituzte. Besteak beste, Ibil Bedik, TOCek eta Biznaga madrildarrek joko dute.

Durangaldetik, Nevadah, Ezta Ilen, Dube eta Insömnia arituko dira Landakoko txosnagunean, Les Sauvage musika jartzaileaz gainera. Skabidean, Ibil Bedi, Toc, Nakar, Biznaga, Broken Brothers Brass Band eta Aiaraldeko Sound Systema taldeak arituko dira. 

Aurten, urriaren 11tik 22ra ospatuko dituzte jaiak Durangon. 

TOC - 'Bi Miru Gu' ft Hofe

Ibil bedi eta Broken brothers brass band - 'Orain bat gara'

INSÖMNIA - 'Argiak gara'

BIZNAGA - 'Domingo especialmente triste' 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!