Durangoko Udalak herritar nagusiei begirako hamasei ikastaro prestatu ditu zahartze aktiboa, ongizate emozionala eta gaitasun digitalak lantzeko. Iaz baino lau ikastaro gehiago dira, eta iaz baino sei talde gehiago osatu gura dituzte; 34 guztira.
Durangon erroldaturikoentzat honako prezio hauek ezarri dituzte. 14€ ikasturte luze bakoitzeko eta 7€ ikasturte labur bakoitzeko. Informatika ikastaroak doakoak izango dira. Adinekoen udal zentroan (Astarloa kalea, 1-2), 944657451 telefonoan eta adintek@durango.eus helbidean informazio gehiago eskuratu daiteke.
Ikastaroetako informazio guztia HEMEN kontsultatu daiteke.