Durangoko Udalak 2024ko zergak eta tasak izoztea proposatu du

Anboto 2023ko ira. 6a, 10:30

Planteamenduak "gaur egungo ziurgabetasun ekonomikoari" erantzuten diola adierazi dute. Horrez gainera, hobari bat ezarri gura dute Ondasunen eta Higiezinen zerga ordaintzen duten familia ugarientzat.

Dena dagoen bezala uztea. Durangoko Udalak egun indarrean dauden prezioak eta tasak mantendu gura ditu datorren urteari begira. Halantxik jakinarazi du udalak ohar bidez. Josune Escota alkateordeak azaldu du mahai gainean ipinitako proposamen honek "egungo ziurgabetasun ekonomikoari" erantzuten diola. "Tokiko administrazioek ahalegina egitea" erabaki dutela gaineratu du.

Gobernu taldeko kideek oposizioko alderdien iritzia jaso gura dute orain. Lehenengoak prest agertu dira bigarrenen iritziak jasotzeko. "Gure konpromisoa, beti
bezala, zuzenketa guztiak aztertzea eta zirriborroan duten lekua ikustea da, gure
proposamena hobetzeko akordioak lortzen saiatzeko", azaldu du Escotak. Oposizioko kidek barikura arteko epea izango dute proposamenak eta zuzenketak aurkezteko.

Berrikuntza bat

Bestalde, eta berrikuntza gisa, gobernu-taldeak aurkeztutako zirriborroak familia ugariei begirako hobari bat jasotzen du Ondasunen eta Higiezinen gaineko zergan. Hobari hori errentaren arabera aplikatuko litzatekeela azaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!