Azokaren aurtengo edizioan parte hartu gura duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile eta autoekoizleek irailaren 30era arte edukiko dute epea izena emateko. Inskripzioa zabalduta, Durangoko Azokaren antolaketa martxan da.
Beste urte batez, bost egunez, euskal kultura erdigunean kokatuko du Durangoko Azokak, eta Durango sortzaileen eta kulturzaleen topaleku izango da.