Durangoko jaiak iragarriko dituen kartela bozkatzeko aukera, zabalik

Anboto 2023ko ira. 4a, 10:30

Epaimahaiak lehiaketako azken fasera igaro diren zazpi kartel finalistak aurkeztu ditu. Bozketa epea irailaren 11ra arte egongo da zabalik.

Durangoko Udalak sanfaustoetako kartela aukeratzeko bozketa jarri du indarrean. Gaurtik irailaren 11ra arte, 16 urtetik gorako durangarrek zazpi kartelen artean bakarra bozkatu ahal izango dute. 

Kartelen izenburuak honako hauek dira: Esfera, Koloreak, Protagonistas, Arranca la fiesta, Erdu Geugaz, Pantxike eta Patxikotxu presiden la fiesta desde la puerta de Santa Ana eta Platillu soiñua.

Botoa eman ahal izateko, erabiltzaileak honako lotura honetara jo eta NAN agiriarekin identifikatu beharko du. Botoa modu presentzialean eman gura duenak Intxaurrondoko kultura eta gazte gunera jo dezake, bertan instalaturiko ordenagailua baliatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!