Azken hilabeteotan herrian zehar egiten ari diren obrak eta horien lur mugimenduak direla eta, arratoiak agertu dira Larrasoloeta, Erretentxu eta Ezkurdi bezalako leku zehatzetan. Horri aurre egiteko asmoz, udalak izurriteen kontrolperako prebentzio eta zuzenketa neurriak hartu ditu.
Horrez gainera, udalak gaineratu du elikagaiek, urak eta aterpeek arratoiak egonkortzea eta ugaritzea ekar dezaketela. Eta arrazoi horregatik, parkeetan janari hondarrik ez uztea, zaborrontziak erabiltzea edo beste espezie batzuk elikatzeagatiko hondakinak ekiditea eskatu du.
Herritarren batek espazio publikoan arratoiak edo saguak ikusiko balitu, 620868350 Whatsappean, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan edo 946030000 telefonoan jakinaraztea eskatu du udalak.