Tenperatura altuek osasunerako dituzten arrisku nagusiak honako hauek dira: deshidratazioa, izerdiaren ondorioz ura eta elektrolitoak gehiegi galtzearen ondorioz gertatzen dena, eta intsolazioa edo bero-kolpea, gorputzaren termorregulazio-sistemak huts egitearen ondorioz pertsona tenperaturaren batbateko igoerara egokitzea zailtzen duena.
ARRISKUKO BIZTANLERIA
- Adinekoak eta 4 urtetik beherako haurrak.
- Emakume haurdunak eta bular-emaileak
- Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak.
- Autonomia mugatua duten pertsonak.
- Aire zabalean lan egiten duten pertsonak.
KONTUAN HARTZEKO SINTOMAK
- Buruko mina, nekea, zorabioak, goragalea, sukarra.
- Kasu larriagoetan, konbultsioak, portaera-aldaketak, kontzientziaren alterazioa edo zorabioa egon daitezke.
PREBENTZIO NEURRIAK
Deshidratazioa saihestea:
- Edan maiz ura eta likidoak, egarri izan arte itxaron gabe.
- Saihestu kafeinadun edariak, alkoholdunak edo oso azukredunak. Ez dute egarria baretzen eta deshidratazioa errazten dute.
- Handitu entsaladen, barazkien eta fruten kontsumoa, izerdiagatik galtzen diren gatz mineralak birjartzeko.
- Saihestu janari koipetsuak eta ugariegiak, zaildu egiten baitute berora egokitzea.
Berotik babestea:
- Egunaren erdiko orduetan saihestu eguzkitan egotea. Ez jarri inoiz eguzkitan 6 hilabete baino gutxiagoko haurtxoak.
- Babestu eguzkitik kapela, eguzkitako betaurrekoak eta eguzkibabesa erabiliz.
- Erabili arropa arina, lasaia eta izerditzen uzten duena.
- Saihestu jarduera fisiko bizia bero handieneko orduetan. Programatu jarduera goizeko lehen ordurako edo arratserako. Zeharkaldiak edo mendi-ibiliak eginez gero, kontsultatu eguraldiaren iragarpena eta ziurtatu ur nahikoa eramatea.
- Kontsultatu osasun-langileekin tenperatura handiekin zerikusia duten eta ordubete baino gehiago luzatzen diren sintomak izanez gero (ahulezia, nekea, zorabioak, goragalea, ikusmen lausoa, alditxarra…).
Barnealdeetan - Aprobetxatu bero gutxien egiten duten uneak gelak aireztatzeko eta freskatzeko. Itxita eduki leihoak eta pertsianak tenperatura altuak direnean.
- Eguneko ordurik beroenetan saihestu beroa sortzen duten makinak eta aparatuak erabiltzea.
- Haizagailuak erabiltzeak barnealdeak freskatzen laguntzen du.
- Bero handia nabarituz gero, komeni da gorputza freskatzea, batez ere aurpegia eta eskuak, ur freskoarekin.
Pertsona ahulenak zaintzea:
- Edozein pertsonak beroaren ondorioz arazoak izan ditzakeen arren, arreta berezia eman behar zaie haurtxoei eta adingabeei, haurdun dauden emakumeei eta bularreko haurrei, baita adinekoei eta gaixotasunak dituztenei ere.
- INOIZ EZ da inor geratu behar aparkatuta eta itxita dagoen ibilgailu batean, gerizpean egon arren; batez ere adingabeak, adinekoak edo gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak.
- Adinekoek, batez ere bakarrik bizi direnek edo mendekotasuna dutenek, zailtasunak izan ditzakete babes-neurriak hartzeko; beraz, komeni da egunean behin bisitatzea, gutxienez.