Durangoko Udalak martxan jarri du jaiak iragartzen dituen kartel lehiaketa. Parte hartzaileek abuztuaren 30era arte edukiko dute aukera proposamenak aurkezteko; horretarako, izena eman beharko dute https://partehartu.durango.eus /
Epaimahai batek zazpi proposamen finalistak aueratuko ditu, eta irailaren 4tik 11ra bitartean herritarrek proposamen finalisten artean bozkatuko dute.