Osasun Sailak eta Durangoko Udalak bilera egin dute

Anboto 2023ko uzt. 21a, 10:06

Udal ordezkariek "Gaitasun Handiko Osasun Zentroaren inguruko xehetasunak eskatu" eta "anbulantzia medikalizatuaren beharrizana" azpimarratu dituzte bileran. 

Gotzone Sagardui osasun sailburuak eta Durangoko udal agintariek bilera egin zuten atzo, Bilbon, Jaurlaritzaren egoitzan. Alde biek herriko osasun beharrizanei buruz jardun zuten. Udal ordezkariek azaldu dutenez, "Gaitasun Handiko Osasun Zentroari buruzko xehetasunak eskatu" eta "anbulantzia medikalizatuaren beharrizana" azpimarratu zituzten bileran. Alde biek elkarlanerako borondatea agertu zuten.

Osasuna "ehentasunezkoa" dela iritzita, Durangoko Udalak azaldu du bere esku dagoen guztia egingo duela "herriko eta eskualdeko osasun arreta hobetzeko". Horregatik, "Durangon ahalik eta osasun zerbitzu gehien eskaintzea izango da gure helburua, eta lanean jarraituko dugu helburu hori lortzeko”, adierazi dute Mireia Elkoroiribe alkateak eta Jesica Ruiz alkateordeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!