25 urteko ibilbidea ospatzeko, egitarau oparoa antolatu dute San Agustin kulturgunean. Dantza, antzerkia eta musika egongo dira, besteak beste. Mireia Elkoroiribe alkateak, urteotan kulturgunean egindako lana azpimarratu du. "Agenda interesgarria programatzeaz gainera, bertako sortzaileentzako ere aterpe itzela izan da, entseatzeko, edota aurkezpenetarako ere". .
IRAILA
- Irailak 17, La Negra Teatroren Teneréko zuhaitza.
- Irailak 23, Aukeran dantza taldearen Migratzaileak.
URRIA
- Urriak 1, Vaivenen Redada familiar.
- Urriak 7, Hotzikara dantza taldearen Sintoniak.
- Urriak 8, Logela Multimediaren Anbotoko Mari.
- Urriak 15, Imanol Oroituz.
- Urriak 28, Kukairen Yarin.
AZAROA
- Azaroak 4, Charo Lopezen Verso a verso.
- Azaroak 5, Euskadiko Orkestraren Ondinaren magia.
- Azaroak 9, Tentazioaren Ez naiz inoiz Dublinen egon.
- Azaroak 11, Kuttune.
- Azaroak 12, Mar mar antzerkiaren Arrainak bihotzean.
- Azaroak 18, Sant Andreu Jazz Band.
- Azaroak 24, Judith Jauregi.
- Azaroak 26, Histrion teatroren Nevenka.
ABENDUA
- Abenduak 1, Vanessa Goikoetxea.
- Abenduak 3, La mov danzaren El lago.
- Abenduak 17, El Cómico.
- Abenduak 27tik 30era, Maluta.