Andra Mariko elizpea berritzeko lanek aurreikusitakoa baino hiru hilabete gehiago iraungo dute, eta itxarondakoa baino 229.000 euro gehiagoko inbertsioa izango dute. Durangoko Udalak azaldu du aurreikusi bako patologiak agertu direla egurrezko egituran, eta horrenbestez inbertsioa handitu beharko dela. Hori deta eta, gobernu taldeak kreditu aldaketa bat egiteko proposamena eramango du asteon egitekoa den osoko bilkurara. Era berean, udalak gaineratu du obraren kontratua aldatu beharko duela.
Andra Mariko elizpea eraikitzeko agindua Durangoko Udalak eman zuen 1676an. Armadura Martin de Gabiria arotzak diseinatu zuen, eta harrizko zutabeak, berriz, Domingo de Barraicua harginak. Elizpea 1681ean amaitu zuten. Herriko ikur izateaz gainera, durangarren historian hamaika ekitaldiren topaleku eta kokagune izan da Andra Mariko elizpea.