Orain arte, autoan Txatxiena kalean aurrera egin eta Garai jauregiko bidegurutzera arte iristen zenak, ezkerrera egin behar zuen ezinbestean, norabide bakarreko kalean joanda. Bada, aurrerantzean, ez. Hemendik aurrera, Txatxiena kalean aurrera egin eta Garai jauregiko bidegurutzera ailegatzen denak, eskumara ere egin ahalko du, Kurutziaga kalean sartu eta Ertzaintzaren komisaldegi pareko biribilgunera irtetenda.
Beste era batera esanda: Kurutziagako iturritik aurrera egin eta Kurutzesantura egiten zuenak, ezkerrera jo zezakeen, handik Montevideora irteteko. Baina aurrerantzean ez. Aukera hori zarratuta egongo da, eta Kurutziaga kalean aurrera doanak Ertzaintzaren biribilgune parera irten beharko du ezinbestean.
Durangoko Udalak herriguneko trafikoa lasaitzeko helburuz egingo du aldaketa. Txatxiena inguruko autoei Abadiñorako irteera errazago bat eskaini gura diete.