Barrakek kokaleku berria izango dute Durangoko jaietan. Udalak jakinarazi duenez, atrakzioak tren geltoki zaharraren eremuan instalatuko dituzte, Euskal Trenbide Sareagaz adostasun batera ailegatu ondoren. Kokapen berriak premisa nagusi biri erantzuten diela esan dute udal iturriek. TADUko aparkalekua oso zabala ez dela iritzi diote udal arduadunek, eta Udaleko teknikariek kokapena aldatzea gomendatu dute, barrakek aparkalekuko asfaltoari eragin diezaieketelakoan.
Udalak egindako beste jakinarazpen bat zezen plazari dagokio. Iaz albo batera geratutako azpiegitura jaietara bueltatuko duela iragarri du. Zezen plazarentzako lekua ere zehaztu du jada udalak. TADUko aparkalekuan kokatuko dute.