Muruetatorre dorretxea eta Madalenako plaza berritzeko lanak hasi dituzte

Anboto 2023ko uzt. 10a, 10:09

Dorretxea herritarren zerbitzura ipiniko dute erabilera anitzeko gela eta bilera gelak atonduta. Madalenako plaza berritzeko lanak kanpoko aldetik hasiko dituzte, auzoan ospatzekoak diren jaiak ez oztopatzeko.

Durangoko Udalak gaur hasi ditu Muruetatorre dorretxea eta Madalenako plaza berritzeko lanak. Lehenengoan, barrualdea egokituko dute, herritarrentzako bilera gunea eta erabilera anitzeko gela atonduta. Lanek 651.800 euroko aurrekontua izango dute, eta obrak amaitzeko epea zazpi hilabete ingurukoa izango da. Madalenako plaza berritzeko lanek, berriz 442.000 euroko aurrekontua izango dute. Ermitako teilatu hegalak konpontzeaz gainera, plaza inguruak berrituko dituzte. Lanak plazaren kanpoko aldetik hasiko dituzte, auzoan laster jaiak ospatuko dituztela eta, oztoporik ez izateko. Plazako lurrari zuzen-zuzenean eragingo dieten lanak uztailaren 24an hasiko dituzte. Irisgarritasun lanak egin eta desnibel guztiak maila berean ipini gura dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!