Durango Kirol Taldeko master taldea lehenengo mailara itzuli da

Anboto 2023ko uzt. 10a, 10:04

Durango Kirol Taldeko emakumeak lorpena ospatzen.

Maila galdu eta urtebetera lortu dute urte askoan erreferente izan diren kategoriara bueltatzea.

Atzo master mailako Espainiako txapelketa lehiatu zuten Almerian (Andaluzia) eta Durango Kirol Taldeak (DKT) lehenengo mailara igotzea lortu zuen. Hainbat atletek eurek probak irabazi zituzten: Begoña Martinezek, xabalina jaurtiketa eta hesien proba; Valvanera Guridik, 200 metroak eta errelebo laburrak; Nuria Etxegaraik, 2.000 metroko oztopo proba eta errelebo luzea, eta, Inma Ruizek 1.500 metroak eta errelebo luzea. Gainera, Etxegaraik errekor berria ezarri zuen 2.000 metroko oztopo proban.

Erreferente izan diren maila

2014an lehenengo mailara igo zirenetik beti onenekin lehian aritu dira. 2014an eta 2015ean txapelketa irabazi zuten eta beste bost bider podiumean izan dira. Iaz maila galdu zuten, baina lehenengo aukeran dagokien kategoriara itzuli dira.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!