ELA sindikatuak Askatasun Etorbidean zuen lokalari agur esan dio. Gaurtik aurrera merkatu plazaren atzeko aldean dagoen Arandoño Torre kaleko 4. zenbakian izango du egoitza berria, ohar batean jakinarazi duenez. Horrez gainera, mudantza lanetan ibili diren bitartean sortutako eragozpenengatik barkamena eskatu dute.