Lan guztiak erakusketarako berariaz pres-tatu ditu Santurtunek. "2019aren ondoren, erronka berri bat ipini gura nion neure buruari; gizakiaren irudia landu gura nuen, ordura arte ez nuen landu eta", azaldu du aurkezpenean. Artista bizkaitarra pozik agertu da bere lanak berriro Durangon erakutsi dituelako. "Itzela da hogei urteren ondoren atzera ere Durangon erakutsi ahal izatea nire lanak; normalean, nire piezak kalean egon dira, baina Arte eta Historia museoa leku aproposa da hauek erakusteko, nire ustetan", gaineratu du. Benita Uribarrena parkean dagoen Los Cubos pieza ere berea da.
Santurtún Arte Ederretan lizentziatu zen, 1985ean, EHUn, eta ordutik, bere lanek "izaera industrialari" eutsi diote, Garazi Arrizabalaga museoko zuzendariaren berbetan. "Bere lanez disfrutatzeko modurik egokiena erakusketa beragaz batera bisitatzea da", esan du Arrizabalagak. Egueneko ate irekieran egin zuen bisita gidatua; ez dute zehaztu aurrerago beste bisita gidaturik egingo duten.
Lehenengo prentsaurrekoa
Udal gobernu berria osatu denetik, gaurkoa izan da eskaini duen lehenengo prentsaurrekoa. Mireia Elkoroiribe alkateak Astarloa Kulturgintzako ordezkari politiko berria Jon Sergio Atxotegi izango dela azaldu du.