Bengoetxeak ez zion ondo ekin txapelketari, lehenengo partida galdu egin zuen eta. Baina atzetik aurrera eginez, amaieran podiumaren gorenera igo zen, zazpitik bost partida irabazita. Sailkapeneko lau lehenengo benjaminen artean lehia estua egon zen, laurek irabazi zituztelako bosna partida. Euren artean, Larrasoloeta taldeko Alluitz Azkarraga Azkorbebeitia abadiñarrak (laugarren amaitu zuen). Halako txapelketetan, puntu berdinketa dagoenean, norberaren aurkari izan direnen puntuak zenbatzen dira berdinketa hausteko, eta aurkaririk gogorrenak izan dituenaren alde egiten du balantzak. Bengoetxearen alde oraingoan.
Bengoetxeak oso emaitza onak lortu zituen aurreko astean ere, Santanderreko (Kantabria) txapelketa bitan. Laugarren sailkatu zen XV. Valle de Camargo txapelketan zapatuan, eta bigarren IV. Villajunco xake txapelketan domekan.