Euskalgintza, antifaxismoa eta etxebizitza, Ernairen Udako Gazte Eskoletan

Anboto 2023ko ekainaren 28a

Ernaik Gasteizen egindako agerraldi bat.

Ernaik Udako Gazte Eskolak egingo ditu Durangoko Landako Eskolan, uztailaren 4tik 5era. Egitaraura hainbat berbaldi batu dute.

Uztailak 4

  • 10:00 Harrera
  • 10:30 Berbaldiak
    • Olatu feminista berri baterantz, Goizane Vegas (Ernai) eta Bilgune Feministaren eskutik.
    • Artea vs. Kultura Iraitz Mateo eta Jare Torralbaren eskutik.
  • 12:30 Berbaldiak
    • Etxebizitza auziaz: Badugu non eta nola. Hizlariak: Eraitz Sáez de Egilaz (EH Bildu) eta Oier Iriarte (Xuti Gazte).
    • Antifaxistak gara. Hizlariak: June Iartza (Ernai) eta Aitor Baraka (Ernai).
  • 14:00 Taper bazkaria.
  • 17:00 Berbaldiak
    • Migrazioa, aniztasuna eta parte hartze politikoaren erronkak (Angélica Orozko (EH Bildu) eta Txefi Roco (LAB).
    • Euskalgintzaren fase berria josten. Aingeru Mimentza (Euskalgintzaren Kontseilua) eta Beñat Bilbao (Ernai).
  • 21:00  Afaria eta kontzertuak Intxaurre Herriko tabernan.

Uztailak 5

  • Berbaldia: Borroka ideologikoaz eta markogintzaz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!