Andereak elkarteak ikasturteko azken elkarretaratzea deitu du ekainaren 29rako. Eguenean "emakumeen ugalketa esplotazioari buruzko nazioarteko kongresu bat gelditzeko deialdi feministagaz" bat egingo dute. Kongresu hori Bilbon egingo da, uztailean, eta haurdunaldi subrogatua izango du hizpide. Andereak elkarteak beste mugimendu eta elkarte feminita batzuekin bat egin du kongresuaren aurkako protestetan, emakumeen gorputza ugalketa helburuetarako erabiltzea "munduko emakume behartsu eta ahulenen aurkako indarkeria matxistaren muturreko formak" direla salatuz. Elkarretaratzea Andra Marin egingo dute, 18:30ean.
Hilketa matxistak
Kongresuaren aurkako jarrera erakutsi ez ezik, azken hilabetean gertatutako hilketa matxistak ere salatuko dituzte eguenean. Elkarretaratzeak irailean itzuliko direla gehitu du Andereak elkarteak.