Durangoko EH Bilduk "aurreakordioaren alde egitea" eskatu dio gobernu taldeari

Anboto 2023ko eka. 22a, 15:52

Herriaren Eskubideak auzia konpontzeko bilera bat egin gura du Durangoko Udalarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Euskal Trenbide Sarearekin. 

Durangoko bost dorreen auziak izandako bira berria dela eta, EH Bilduk "Garraio Sailarekin  lortutako akordioaren alde" egin dezan eskatu dio gobernu talde berriari. “Zergatik ez aukeratu Durangon Bilboko Casilda andrearen moduko parke bat sortuko
duen akordio bat? Zergatik ez babestu 240 BOEko Etxebizitza Plana duen akordio bat
eta bi Udal Ondare berreskuratzea, hala nola San Agustin ospitale zaharra eta Pinondo
Etxea?", galdetu du EH Bilduk ohar bidez. Koalizio subiranistaren iritziz "proiektu faraonikoak" alboratzeko unea da. Alde horretatik, 2021eko martxoaren 14ko herri galdeketa dela eta, "herritarren agindua" betetzeko eskatu die EAJri eta PSE-EEri.

Bestalde, Herriaren Eskubideak bilera bat egiteko proposamena egin die auzian esku hartzen duten Durangoko Udalari, Eusko Jaurlaritzari eta Euskal Trenbide Sareari. Bost dorreak egiteko urbanizazio plana "legez kanpokoa" dela iritzita, alderdi independenteak "konponbideak" bilatu gura ditu Durangoko interesak defendatzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!