Bertan, Peru Madalenak, Irati Berasategik, Unai Iturriagak eta Imanol Agirrek parte hartuko dute. "Durangaldeko letra zahar eta berriak lehen eskutik entzuteko aukera" bezala definitu dute ekitaldia; olerkiak, mikroipuinak eta bertsoak egongo dira, besteak beste. "Letrak izango dira protagonista, eta askotan ez bezala, horien atzean zer ezkutatzen den azalduko dute sortzaileek".