Igogailu berrirako sarbidea Geltoki kalean dago. Azpiegiturak, beraz, Ezkurdirako irteera eta geltokiko terminalaren atari banatzailea lotuko ditu, hamar metroko desnibela gaindituta. Igogailu kabinak hamahiru pertsonentzako lekua du, eta bizikletak ere sartu ahalko dira bertan.
Bestalde, Garraio Sailak jakinarazi du txartelak saltzeko makina berri bat ipini dutela. Azken hilabeteotan, lurrari eusteko hormigoi armatuzko horma eraikitzen dabiltza geltokiaren iparraldean. Eustorma horrek lehendik zegoena ordezkatuko du.