Eneko Diez durangarrak urrezko domina bi eskuratu ditu Espainiako Txapelketan

Maialen Zuazubiskar 2023ko eka. 13a, 09:18

Durangarrak Madrilgo Chekmat taldeagaz lehiatzen du. Eta Durangaldean dagoenean BSGMatiena gimnasioan entrenatzen du.

Eneko Diez durangarrak domina bi eskuratu ditu asteburuan Madrilen jokatutako EspainiakoTxapelketan. Jiu-jitsulari durangarra gerriko moreagaz lehiatu da eta garaipen bi eskuratu ditu. Bata maila absolutuan eta bestea 82 kilo azpiko kategorian. 

Diezek lehenengoz parte hartu du kimonoagaz maila honetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!